XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizondo-ko Datugaraia-n bizitu zen Bruno Echenique jakintsu hura eta Baztango eskuaraz izkiriatu ere Bonaparte -ren laguntzaile gorenetako bat bezala.

Ebanjelioa, Apocalipsa, EI cantar de los cantares eta beste halako itzulikatu zituen Elizondoko eskuararat.

Prinzipe berak dionez, iñork etzion Echenique-k bezain zeatzki gomendatzen ziozkan langaiak bururatu.

Eta are geiago estimatzen zuen gure izkiriazailea, ainbeste eskale nardagarrien artean, beretako nioiz ere etziolakotz deusik eskatu.

Franzisko Lapitze idazlari ezaguna ere sortzez Arizkun-goa zen; eta bere liburu Bi saindu hescualdunen bizia, liburu ernagarri eta edertzat jotzen du P. Lafitte-k laudorio handienen artean.

Baztandarra zen Francisco de Elizondo Aita kaputxinoa ere, besteen artean Lore usaindun mamitsuak liburua izkiriatu zuena.

Orobat, Amayur-ko erretore izan zen Cruz Goyeneche jaunak ere eskuaraz apainki idatzi zuen eta soilik aipatuko dugu Martin de Azpilcueta, XVI garren mendeko doktorearen bizitza labur bat; Eluetearra zen.

(Zaarrek beti Eluete erraten zuten, eta ez Elvete oraikoek bezala).

Irurita-n aunitz urtez bizitua, aldizkari askotan izkiriatu zuen ere Paulo Fermin Irigaray Larreko, sendakin ezaguna izan zenak.